-
-
143 m
4 m
0
11
21
42,35 km

2661 kere bakıldı , 2 kere indirildi

yer Irubideballara, País Vasco (España)

(Testua eta irudiak Mugitu mugimenduaren mugitu.blogspot.com webgunetik)

Gaur, asteartean, uztailaren 30an, AHTren aurkako bizikleta martxa desobeditzailearen seigarren egunean Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean esnatu gara. Añorgako Errekalde auzora abiatu gara eta bertatik Hernanira. Hantxe, AHTren lanak inguruan egiten ari diren triskantza ikusi dugu. Ehundaka urteko sagarondoen hektareak, baserrri lur eremu itzelak eta bertako baso mistoaren esparru zabalak desagertu dira hondeamakinen eraginez, basamortuari bidea emanez. Ah, ze nolako txikizioa, AHTk eta hau elikatzeko eraikitzen ari diren sub estazio elektrikoak eraginak Nork ordainduko du egiten ari diren kalte itzulgaitza?
Iparagirre sagardotegiko alabak bera ta bere senideak pairatzen ari diren infernuaz hitz egin digu. Txorien kantak ez dituzte jadanik entzuten. Orain, pareko mendia zulaten ari den taladroaren hots jasangaitzak esnatzen ditu. Sagarondoak desagertu dira malla metalikoak jartzeko, eta bere familiarena den hamaseigarren mendearen baserriaren ondoan,( duina eta ederra izaten jarraitzen duena), AHTren zubibidearen oinaren hasiera ikus daiteke. Benetan itsusia, duela gutxi arte ederra zen ingurua! Familiako osasun iturria zen baratza ere kendu diete. Ingurua eta urteetako bizimodua xehetuak garapenaren izenean.

Urumea ibaiarako aurrikusita dagoen txikizioa ere asaldu digute bidean. Baina dena ez da txarra izan txangoan: Astigarragako Zipotza elkartean izugarrizko ongi etorri beroa eta unkigarria eman digute. Eta horretaz gain sagardoa, gazta, zainzuriak, atuna...uuuummmm! ah ze goxua dena! Esker mila benetan! Oreretako Zamalbide auzoan eliz azpiko elkartearen freskotasunaz goxatu dugo bazkaldu bitartean...Baina gauza onak laburrak dira eta berehala altxatu gara maihaitik Apaiziartzako baratzak ezagutzeko. Plataforma logistikoa eraiki nahi duten eremuan baserri lurra lantzen ari diren lagunek beraien baratza ederrak erakutsi dizkigute. Errekalde auzoan aza landaketa kolektiboa egin dute txirrindulariek. Gaintxurizketa baserri lurra! ohiukatuz Iruna abiatu gara. Moskun herri kirolak antolatu dute parte hartzaile eta auzokideen artean
. Ah ze parre! Eta orain txirrindulariek afari ezin goxiagoaz goxatzen ari dira Landetxako Elatxeta auzoan. Ondoren, "Txoria galduta egoenean" pelikula ikusiko eta Josu Gil nekazari gaztearen hitzaldi musikatua entzungo dute. Zinez eskertu nahi diogu martxa honetan zehar guretzako sukaldatzen eta harrera beroa ematen egoten ari den jende guztiari. Mila esker, benetan!

Hoy martes 30 de julio es el sexto día de la marcha de bicis desobediente contra el TAV. Los participantes en dicha marcha se han levantado en Gaztetxe Putzulo de Zarauz. Después de tomar fuerzas con el desayuno se han dirigido al barrio Errekalde de Añorga para después coger dirección a Hernani, donde han podido contemplar los destrozos de la obra del TAV en esta localidad guipuzcoana. Manzanos centenarios, entornos rurales, tierras fértiles y decenas de árboles han sido destruidos por las las obras del TAV. El grupo ciclista opositor también pudo constatar los impactos de la construcción de la subestación eléctrica proyectada en dicha zona, preguntándose quién se responsabilizará de semejante destrozo en este medio natural rural. Las personas que trabajan en la sidrería Iparagirre han relatado las continuas molestias y el infierno de las obras del TAV; ya no cantan los pájaros de la zona, sino que se despiertan con el ensordecedor ruido de las taladradoras, y el ir y venir de los camiones. El modo de vida de los vecin@s de esta zona se ha alterado de manera notable. Lo que antes eran elegantes baserris con sus huertas y sus árboles de frutos, ahora se ha convertido en una gris postal de hormigón.

En la sociedad Zipotza de Astigarraga realizaron un emotivo y caluroso recibimiento a los ciclistas desobedientes, quienes degustaron un sabroso almuerzo con sidra, queso, espárragos, atún...etc Después de comer en el barrio Zamalbide de Orereta tuvo lugar una visita a Gaintxurizketa con productores de los grupos de consumo que cultivan esta zona afectada por el proyecto de una plataforma logística.
Posteriormente en Irún ha tenido lugar una concentración y herri kirolak entre los participantes y vecinas del pueblo. Después de degustar una cena, tuvo lugar la proyección de la película “Txorixak Galduta Egozenian” y una tertulia musical con el joven baserritarra Josu Gil.

View more external

Yorumlar

    You can or this trail