eneekoo
435 9 56

Moving time  bir saat 21 dakika

süre  2 saat 27 dakika

Koordinat sayısı 1868

Uploaded 12 Haziran 2018 Salı

Recorded Haziran 2018

  • Rating

     
  • Information

     
  • Easy to follow

     
  • Scenery

     
-
-
680 m
274 m
0
3,9
7,7
15,41 km

934 kere bakıldı , 75 kere indirildi

yer Santa Barbara, País Vasco (España)

Arrasate - Udala - Besaide - Lezetxiki - Garagartza - Arrasate

IBILBIDEA
Lehenik Udala auzora igo nintzen errepidetik, hau ahalik eta gehien ekiditzeko bi mendi lasterbide hartu nituen. Azkenean Udala auzoko goi partera heldu nintzen. Bertan iturri bat dago eta hainbat jatetxe. Gero Udala auzoko behe partera jaitsi nintzen, hemen eliza, ingurumen eskola eta baserri batzuk daude. Elizaren atzetik mediko bide batera sartu behar da non Lanbarriko aska eta horma zaharra dago. Honen ostean bakarrik bidea jarraitu egin behar da Besaideko iturrira arte, bide hau nahiko zaila da, zeren eta harriz josita dago. Iturriko ura oso freskagarria da eta ura menditik datorren erreketakoa da. Iturritik aldapa bat igo egin behar da eta Besaideko monumentuetara heldu nintzen. Geldi une bat egin nuen bertan. Eta gero Gesalibarrera daraman pista hartu nuen. Honetan zailtasun bat bakarrik dago, non bide ugari elkartu egiten direnak baina nik ateratako argazkien bitartez errez jarrai daiteke (ezkerreko bidetik). Apur bat jaitsiz Lezitxiki haitzulora heldu nintzen. Eta ikusi eta gero Garagartza auzora joan nintzen. Azkenik Garagartzatik Arrasatera bueltatu nintzen.

URRATSEZ URRATS | WAYPOINT
[km 0.0] Hasiera Arrasatetik | HASIERA
[km 3.2] Udalako goiko partea (Iturria) | UDALA
[km 3.6] Udalako beheko partea (Eliza) | UDALA
[km 3.8] Lanbarriko aska eta horma zaharra | UDALA MENDIA HASTEN DA
[km 7.1] Besaideko iturria | ITURRIA
[km 7.6] Besaideko monumentua | BESAIDE
[km 8.9] Ezkerreko bidetik jarraitu | BIDEGURUTZEA
[km 11.6] Lezetxiki haitzuloa | HAITZULOA
[km 15.41] Arrasaten amaitu | AMAIERA

BESTE IBILBIDE BATZUK INGURUAN
- Arrasate - Murugain - Untzilla - Urkulu - Larriño - Bedoña - Kurtzetxiki - Arrasate
- Arrasate - Kurtzeberri - Arrasate

Gustatuko zaizuen itxaroan.
çeşme/kaynak

Udalako iturrixa (Udala auzoko goiko partea)

Iturri hau Udala auzoako goi partean kokatuta dagoen iturri bat da. Bertan jatetxe, taberna,... daude. Adibidez, Uxarte jatetxea.
Dini mimari

Udala auzoa (behe partea)

Udala Arrasateko auzoa da. Udalatx mendiaren magalean kokaturik, hari izena ematen dion auzoa da. Bi auzunez (argazkietan beheko auzunea dago) osaturik dago eta bakoitzean 7-8 baserri daude. Zerbitzuei dagokienez, hiru taberna-jatetxe daude eta horietako batean igerileku irekia ere badago. San Esteban eliza dago bertan, Sabaia Juan Bautista de Salturri harginak 1609an eraikitakoa, aldarea Antonio Antiak eta Manuel Olaranek egin zutelarik 1763an. Garai bateko eskola, berriz, gaur egun Ingurugiro Eskola bihurturik dago.
çeşme/kaynak

Lanbarriko aska eta horma zaharra

Aska hau aspaldi egin zen eta abereek bertatik ura edateko. Aska eginda dago tamaina handiko 3 harlauzekin, eta Udalatx mendi barrenetik datorren ura ageri da hormako landare artetik. Askako horma, berriz, kareharrizko harlangaitzekin eginda dago, eta bertan harmaila bitxi bat dugu, goiko zelaira igotzeko. Horman landaretza asko aurkituko dugu. Gainera, hormako zirrikituetatik narrasti txikiak ageri dira han-hemen, eta iturriko askan ikusiko ditugu uhandreak, ornogabe txikiak, igelak edota haien zapaburuak.
çeşme/kaynak

Besaideko iturrixa

1956. urtean egin zen iturria da, non Besaiden aurkitzen da.
Building of interest

Besaide

Besaide mendiak Bizkaia, Araba eta Gipuzkoa arteko muga egiten du. 564 metroko garaiera du. Besaide mendian Euskal Herriko Mendi Federazioaren ekimenez mendizaleen aldeko monumentua eraiki zen 1950eko hamarkadan. Irailaren hirugarren igandean mendian hildako mendizaleen aldeko ekitaldia egiten da bertan. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa elkartzen diren gunea da. Bertako monumentua hildako mendizaleen orimenean eraiki zen.
Kavşak

Ezkerreko bidetik

Argazkiak ikusten den fletxatik jarraitu behar da bidea.
Mağara

Lezetxiki

Lezetxiki kobazuloa Arrasaten dago. Bertan topatu dira Euskal Herriko giza aztarnarik zaharrenak. Lezetxiki kobazuloa 1927an aurkitu zuten. Dena den, Jose Miguel Barandiaranek egin zituen indusketarik garrantzitsuenak leize honetan 1956tik 1968ra. Gaur egun, indusketek jarraitzen dute eta aurkikuntza garrantzitsuak egin dituzte.

2 yorum

  • Josu U. 21.Ağu.2018

    I have followed this trail  doğrulanmış  View more

    Oso ondo dau. Besaidera joateko beste bidé bat ikasi det honen ezker. Eskerrikasko!!!!

  • Fotoğraf Enaitz Arkauz

    Enaitz Arkauz 05.Eyl.2018

    I have followed this trail  View more

    ....

You can or this trail