süre  4 saat 39 dakika

Koordinat sayısı 1570

Uploaded 06 Ocak 2018 Cumartesi

Recorded Aralık 2017

-
-
232 m
-0 m
0
2,4
4,9
9,75 km

664 kere bakıldı , 32 kere indirildi

yer Itziar, País Vasco (España)

Ibilbide zirkularra: Itziar-Usabelartza baserria-Errotaberri-Sakoneta-Mendata-Itsaspe-Itziar.

2017 ko Abenduaren bukaeran, urtero bezela, lagun minak diren bikote batearen bisita jaso genuen etxean. Naiz eta gipuzkoarrak izan Zaragozan bizi dira. Batzutan etxeko bisita eta solasaldia egiteaz gain elkarrekin mendi buelta koxkor bat ere egin izan degu. Debako flych ospetsua ezagutzen ez zutela eta paraje horiek ikusteko gogoarekin etorri ziren. Abenduaren 30ean azken egunetako eguraldi petrala lasaitu zen eta barealdia lagun Debako kosta ikusgarri horretatik bueltaxka bat egitea erabaki genuen. Bagenekien aurreko egunetan Kantauritik sartutako negu-itsaski bortitzaren azkena bizirik zegoela oraindik eta bidearen bazter guztiak putzuz blai egongo zirela euriteagaitik. Itsaski egunetan olatu haundiak gogotik astintzen dute kostalde hau eta marearteko zabalguneen gainetik erruz pasatzen dira, itsas hertzak apar zuria bihurtuz.

Egun lasaienetan itsas beherarekin zabalgune horietan arroketatik edo putzu batetik bestera paseatzea oso ohikoa da, gozagarria, udaran batez ere. Neguan oso bestelakoa da, polita ere bai bainan basatiagoa eta arriskutsua... . Guk ez genuen arrokatan ibiltzeko aukera hori izan. Hori bai labarreen gaineko belardietatik igarota itsasoaren indarrak ikuskizun ederrak eman zizkigun.

Itziartik joan etorriko hortan landa giro ederrez ere gozatu genuen. Itziar gainean dagoen Andutz mendiaren ipar isurialdean hasita Itsaspe, Mendata eta Sakonetaraino iristen dira lur sail hauek. Oso paraje erakargarria da, panoramikoa. Auzo eta baserri dotoreak banatzen dira muinoetan, basoak, errekastoak, baratzak, belardiak, abereak... eta hori dena itsasoko zeru muga bistan dagoelarik.

Txango hontan erabilitako bideak ezagunak dira, denak balizatutakoak. Itziartik autopistaren gaineko zubiraino Elorriaga auzora doan Donejakue bidearen zati bat pasatzen da. Jarraian Errotaberriko errekaren zulotik doan Pr Gi 5001 (Errotaberri-Sakoneta-Itsaspe). Eta bukatzeko Itsaspetik Itziarrera baserrien arteko Gi-3291 errepide lokala.

Ibilbide erraza eta oso gomendagarria. Edozein urtaroan egiteko modukoa da, eguraldiak laguntzen duenean batik bat.

Oharra: Gu bezela inork animatzen bada ibilbide hau egitea negu garaian jakin dezala eurite sasoi bat pasa ondoren lokatza eta putzu dexente aurki ditzazkela bidearen zenbait tramoetan. Errotaberriko errekaren paretik doan tarteetan batez ere. Puntu batean edo bestean ere erreka bere ubidetik ateratzen ohi da, Usabelartza baserria eta Errotaberri baserria lotzen duen tartean ikusi genuen bezela. Errotaberriko erreka Sakonetan itsasoratzen da. Puntu honetatik Mendata aldera jarraitzeko zubirik gabeko isurtze lekutik zeharkatu behar da erreka. Normalean harri batetik bestera pasatzen da. Ur emari haundia zekarren. Ala ere gu erraz pasa ginen ekilibrio pixka bat eginez ubidearen gainean jarrita zegoen enbor bati esker.

Itziartik itsas labarreetara joan etorriko bidea egiteko, besterik gabe, lokatz gutxiagoko aukera garbiagoak badaude Itsaspetik.

PD: Egun pasa joateko asmoarekin joan ginen. Ibilbide honek Itziarko jatetxe bateko aparkalekuan dauzka abia puntua eta amaiera. Beraz joan aurretik bazkaltzeko erreserba egin genuen eta bertan indarrak berritu genituen txangoaren amaieran. Arratsalde polita geratu zen gero eta Zumaiara hurbildu ginen bazkal ondoren, non Urolako itsasadarra, San Telmo baseliza eta Itzurun ondartzatik ibili ginen paseatzen iluntzeak harrapatu arte. Eguraldi ederrak lagunduta amaiera ezin hobea eman genion lagun artekoari.

View more external

Waypoint

Auropistaren gaineko zubia

Carretera Local
manzara

Ikuslekua Sakoneta

manzara

Ikuslekua Sakoneta hondartza

manzara

Behatokia

manzara

Itsaspeko behatokia

Provisioning

Errotaberri Erretegia

Errotaberri
Picnic

Uzkangaberriko aisiagunea

40 m altura
Kavşak

Eskubitik Errotaberrira (Pr Gi 5001)

Pinuditik berantz
Kavşak

Eskubitik jetsiera

Camino
Waypoint

Eusko Trenaren zubia

Bilbo-Donostia
Kavşak

Donejakue bidea ezkerretik utzi

Kavşak

Ezkerretik Itsaspera2

Kavşak

Ezkerretik Itxaspera1

Camino
Kavşak

Donejakue bidea

Gi-3291 ondotik
otopark

Aparkalekua

Urbano
manzara

Itsaspe

Carretera Local
Waypoint

Itsaspeko bidea

manzara

Itxaspe-Usagarra baserriak

Nehir

Errotaberriko erreka

Arroyo
Waypoint

Errotaberriko erreka-Usabelartza inguruak

Nehir

Errotaberriko errekaren bokalea Sakonetan

KONTUZ Zubirik gabeko pasabidea
manzara

Mendata

manzara

Sakoneta

Waypoint

Sakonetako bidea (Pr Gi 5001)

manzara

Sondabeltza

Waypoint

Txertudi baserriak

Gi-3291
Waypoint

Usabelartza baserria

Yorumlar

    You can or this trail